Santiago eguneko azoka tradizionalera etorri diren lehen saltzaileak 7:00etatik egon dira postuak prestatzen, eta irekita egongo dira 23:59era arte. Tokiko nahiz beste lekuetatik etorritako merkatariak egongo dira produktuak saltzen; arabarrak nahiz aragoiarrak, nafarrak, Errioxakoak, Gaztela eta Leongoak eta Kantabriatik etorriak. Prezioei dagokienez, berakatz kiloa 5 eta 7 euro artean saltzen ari da.
Zaramagako Santa Isabel elizan aurten hildako blusa eta neskei omenaldia egiteko bildu dira dozenaka lagun. Gertukoen istorioak entzun, apaizaren otoitzak jaso eta txistulariekin agurra dantzatu diete.