2024/08/06 11:00 - 13:00

HAURRENTZAKO EKINTZA

Jolas birziklatuak eta musika

Jolas birziklatuak eta musika
Izaskun Arrue Kulturgunea, Errementari kalea 30, Gasteiz

Egunero botatzen ditugun material eta objektuekin sortutako hogeita hamar jolas aurkeztuko dituzte. Pantailak barik gauza sinpleez baina entretenigarrietaz gozatuko dugu 90 minutuz. Gasteizko jaietako testuinguruan, itzalpetan eta jai giroan euskaraz gozatzeko aukera paregabea.

Prospero Teatrok oso behar tekniko gutxiko ikuskizunak sortzen ditu, bere ikuskizunak aktorean oinarrituta baitaude. Bereziki familia publikoarentzat sortuak, espazio ireki edo itxietan egin daitezkeenak, Zirkua, Clown eta Antzerkia uztartuz, ikusleak esperientzia paregabeaz gozatzen duen ikuskizunak sortzen ditugu.

IZENA EMAN HEMEN

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago