Blusak eta neskak kategoria misto bakarrean lehiatuko dira Santiagoko upel lasterketan

Erredakzioa 2024ko uzt. 17a, 13:25

Irabazleek Mitarteren 225 litroak lortuko dituzte. Argazkia: ALEA

Uztailaren 25an burutuko da lasterketa, Plaza Berritik hasita, 11:00etan. 225 litroko upela izango da sari nagusia.

Upel lasterketa ezagunaren zazpigarren edizioa ospatuko da aurten. Jardunaldia 10:00etan hasiko da akreditazio banaketarekin, eta lasterketako taldeen desfilea egingo da segidan. 11:00etan irteera emango dute Ruth Brito eta Eneko Llanos triatletek Plaza Berritik, eta ondoren Andre Mari Zuriaren plaza, Mateo Moraza eta Lehendakari Agirre zeharkatuko dituzte lasterkariek, Plaza Berrira itzuli arte. Bi blusa edo neska egongo dira upel bakoitza bultzatzen, eta guztira lau bira eman beharko dizkiote zirkuituari, txandaka. Aurten berrikuntza da kategoria misto bakarra egongo dela, eta neskak zein blusak bertan lehiatuko direla.

Ibilbidearen zehar, Gaztedi rugby taldeko boluntarioek upelak biraka eta kontrolatuta doazela ziurtatuko dute, eta Arabako Atletismo Federazioak boluntarioek denbora neurtu eta irabazleak zehaztuko dituzte. Irabazleek Mitarte upategiko 225 litroko upela jasoko dute. Sarien artean Arabako Errioxako ardoak, Arabako txakolina eta Arabako Errioxako esperientziak egongo dira, besteak beste.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago