Mendizabalara iritsi dira jaietako lehen barrakak

Erredakzioa 2024ko uzt. 16a, 11:06

Iazko atrakzioek ehunka lagun erakarri zituzten. Argazkia: ALEA

25 atrakzio eta zirkuko karpa handi bat izango ditu esparruak. Hurrengo astelehenean irekiko dute ofizialki.

Mendizabalako azoka esparrua martxan jartzen hasi dira gaur, hurbiltzen ari diren Santiago egunari eta Gasteizko jaiei harrera egiteko. Atrakzioez gain, uztailaren 22tik aurrera bertaratzen direnek elikagaien 20 postu eta 20 tonbola eta bingo ikusi ahal izango dituzte irekita Mendizabalan. Hala ere, postu batzuek udalari jakinarazi diote lehenago irekitzeko asmoa dutela. Ardoen lau etxola eta elikagaien hamasei egongo dira, hain zuzen ere. Gran Circo zirkuaren emanaldiak uztailaren 30ean hasiko dira, eta abuztuaren 8ra arte iraungo dute.

Bestalde, prezio merkeko egunak uztailaren 29a eta abuztuaren 10a izango dira, arratsaldez, eta abuztuaren 6a, goizez. 17:00etatik aurrera jaitsiko dira atrakzioen prezioak, eta abuztuaren 6an goizeko saioa izango da berezia.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago