Txema Blasco aktorea gasteiztarra hil da, 82 urte zituela. Antzezlan, telesail eta pelikula ugaritako aurpegi ezaguna, zinema zuzendari gazte askoren laburretan ere parte hartu zuen. "Pailazo modura hasi zen auzoetako jaietan, eta interpretazioan gailurrera iritsi da", nabarmendu zuten Urrezko Zeledonek 2020an saria eman ziotenean.
Kontulari lanak utzi eta aktore lanetan hastea erabaki zuen, 50 urte zituela. Hiru hamarkada beranduago, 'Segoviako ihesa', 'Tasio' edota 'Vacas' ezagunak dira parte hartu duen pelikula zerrenda amaigabeko batzuk.