Elisa Rueda poeta, aktore, irakasle eta Poetak Maiatzean Nazioarteko Jaialdiaren antolatzaileak iragarriko ditu aurtengo Gasteizko Jaiak. Gasteizko Udalak hala iragarri du gaur bertan.
"Elisak hamabi urte daramatza poesiaren bidez hiria egiten eta Poetak Maiatzean ekimenari esker Gasteizko txoko enblematikoenei nazioartean balioa ematen. Berari esker, poesiak tranbian bidaiatu du, erakusleihoetan ikusgai egon da, Eusko Legebiltzarrean barneratu da eta Udaleko osoko bilkuran ere ahotsa izan du. Hiri honekiko, literaturarekiko eta adin guztietako herritarren artean irakurketa eta idazketa bultzatzearen aldeko konpromiso argia erakutsi du", azaldu du Sonia Diaz de Corcuera Kultura zinegotziak.
Ekitaldia abuztuaren 2an, asteazkenean, egingo da, 21:30ean, Plaza Berrian.