Gasteiz Antzokiaren berehalako irekiera eskatu dute kultura eta euskara arloko dozenaka lagunek

Erredakzioa 2024ko mar. 14a, 10:00

Ehun lagunek baino gehiagok egin dute bat adierazpenarekin. ALEA

Euskalgintzako eragileek egindako eskaerari jarraituz, gutun publiko baten bitartez, ehun lagunek baino gehiagok eskaera egin diote Gasteizko Udalari Izaskun Arrue Kulturgunea zabaldu ahal izateko neurriak har ditzan.

Joan den astean euskalgintzako hamahiru eragilek egin zuten moduan, oraingoan kultura, kazetaritza eta euskalgintzako dozenaka lagunek eman diote babesa Gasteiz Antzokiari, eta proiektua abian jartzeko "beharrezko neurriak lehenbailehen" har ditzan galdegin diote Gasteizko Udalari.

Antzokia nahi eta behar dugulako oharrean,  proiektuak daraman "atzerapen luzea" salatu eta oraindik "irekiera datarik gabe" jarraitzen duela gogoratu dute sinatzaileek. "Kultur sortzaileek sorgunea behar dugulako, kulturzaleek eskaintza bat behar dugulako, eragileek topaketarako gune bat behar dugulako, herritarrek plaza bat behar dugulako eta euskarak bere tokia behar duelako, adierazpen hau sinatzen dugunok Gasteizko Udalari eskatzen diogu Gasteiz Antzokia martxan jartzeko neurriak berehalakoan har ditzala eta lehentasunez joka dezala Gasteizek beharrezko duen proiektua berandu baino lehen abian izateko".

Arlo ezberdinetako ehun lagunek baino gehiagok egin dute bat adierazpenarekin: Manex Agirre, Oihane Perea, Igor Elortza, Oihana Bartra, Peru Abarrategi eta Unai Iturriaga bertsolariek; Edu Zelaieta, Karmele Jaio, Iban Zaldua, Katixa Agirre, Joseba Sarrionandia eta Patxi Zubizarreta idazleek; Iñigo Etxezarreta, Anari, Jon Basaguren, Josu Zabala, Libe Garcia de Cortazar, Mikel Urdangarin eta Arkaitz Miner musikariek; Edurne Azkarate, Josune Velez de Mendizabal, Ander Lipus, Aitor Vinagret, Ximun Fuchs eta Ane Gebara aktoreek; Amagoia Mujika BERRIAko zuzendariak, Iban Arantzabal Tokikomeko lehendakariak eta Aritz Martinez de Luna ALEAko zuzendariak; Jaione Agirre Bibat museoko teknikari arduradunak, Enrique Uriarte Ignacio Aldekoa kulturguneko zuzendariak, Luis Maria Pascual Montehermoso Kulturuneko buruak, Goiatz Oiartzabal Badalab proiektuko zuzendari nagusiak eta Eider Goñi EHUko Arabako Campuseko Euskararen, Ikasleen eta Mugikortasun arloko zuzendariak; Patxi Salaberri, Blanca Urgell eta Mikel Ayerbe EHUko irakasleek; Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak, Kike Amonarriz soziolinguistak eta Josemari Sors Elkar fundazioko lehendakariak, besteak beste.

GUTUNA

Antzokia nahi eta behar dugulako

Gasteizko Udalari eskaera

 

Euskarak, azken urteotan, Gasteizen izan duen susperraldia goraipatzekoa izan da. Euskaldunak, egunez egun, gero eta gehiago gara gure hirian, eta, ezagutzatik harago, erabileran emandako aurrerapausoa ere nabarmena izan da, eredugarri izateraino.

Argi dago egoera hau ez litzatekeela posible izango eragileen esfortzu, erakundeen babes eta norbanakoen inplikaziorik gabe. Guztiok bide berean emandako urratsek ahalbidetu dute bilakaera positibo hori, eta hala izaten jarrai dezan desio dugu.

Tamalez, kezkaz bizi dugu azken hilabete hauetan gasteiztarrontzat erreferente izan beharko lukeen Antzokia eta Euskararen Etxea gure bizimoduetatik desagerrarazi izana.

"Kezkaz bizi dugu azken hilabete hauetan gasteiztarrontzat erreferente izan beharko lukeen Antzokia eta Euskararen Etxea gure bizimoduetatik desagerrarazi izana"

Hamarkada batez, Oihaneder Euskararen Etxea funtsezko gunea izan da euskaraz bizi, ikasi eta gozatu nahi izan dugun euskaltzaleontzat. Horregatik, pozez hartu genuen bere jarduna behin behinekoz eten eta Gasteiz Antzokiaren proiektuak beste dimentsio bat hartu behar zuela jakitea.

2022ko urrian adierazi zuen Gasteizko Udalak, Ruiz de Bergaratarren jauregiko lanak amaitutzat emanda, Izaskun Arrue Kulturgunea abian jartzeko azken pausoak bakarrik eman behar zirela. Urte eta erdi igaro da orduz geroztik, eta Antzokiak ateak noiz irekiko dituen datarik ezagutu gabe jarraitzen dugu oraindik.

Kultur sortzaileek sorgunea behar dugulako, kulturzaleek eskaintza bat behar dugulako, eragileek topaketarako gune bat behar dugulako, herritarrek plaza bat behar dugulako eta euskarak bere tokia behar duelako, adierazpen hau sinatzen dugunok Gasteizko Udalari eskatzen diogu Gasteiz Antzokia martxan jartzeko neurriak berehalakoan har ditzala eta lehentasunez joka dezala Gasteizek beharrezko duen proiektua berandu baino lehen abian izateko.

Sinatzaileak

  1. Agurne Gaubeka
  2. Agurtzane Villate
  3. Aguxtin Alkhat
  4. Ainhoa Benito
  5. Ainhoa Bilbao
  6. Aiora Sedano Garcia
  7. Aitor Bengoetxea
  8. Aitor Vinagret 
  9. Amagoia Mujika
  10. Amaia Bono
  11. Anari Alberdi Santesteban
  12. Ander Lipus
  13. Ane Arruti Lopetegi
  14. Ane Garcia
  15. Ane Gebara
  16. Aner Peritz
  17. Antton Bastero
  18. Arantxa Hirigoyen 
  19. Argi Perurena 
  20. Aritz Martinez de Luna
  21. Arkaitz Miner Aristizabal
  22. Asier Alvarez de Arcaya
  23. Asier Diaz
  24. Asier Kidam
  25. Asier Otamendi
  26. Asier Serrano Lasa
  27. Asier Valdestilla 
  28. Askoa Etxebarrieta "La Pulga" 
  29. Beñat Garaio
  30. Birkite Perez Alonso
  31. Blanca Urgell
  32. Dorleta Kortazar Alkoz
  33. Edorta Jimenez
  34. Edu Zelaieta
  35. Eduardo Jimenez Ormaechea
  36. Edurne Azkarate
  37. Eider Goñi
  38. Eider Olabe
  39. Eider Perez
  40. Eider Uribe Padilla
  41. Elena Caballero "La Basu"
  42. Eñaut Elorrieta Larruzea
  43. Eneko Abasolo "Abarkas"
  44. Eneko Bidegain
  45. Eneko Etxebarrieta
  46. Enok Sudupe
  47. Enrique Uriarte
  48. Erika Lagoma Pombar
  49. Euxebio Beloki
  50. Fernando Marin
  51. Gaizka Chamizo Mendikote
  52. Galder Perez
  53. Garazi Lazkano
  54. Goiatz Oiartzabal
  55. Goizalde Landabaso
  56. Gotzon Barandiaran
  57. Haimar Arejita Mallea
  58. Haizea Barcenilla
  59. Hurbil Artola Goñi
  60. Ibai Arrieta del Pico
  61. Iban Arantzabal
  62. Iban Arregi
  63. Iban Beltran de Nanclares
  64. Iban Garro Alzuri
  65. Iban Zaldua
  66. Idoia Hernandez
  67. Idurre Eskisabel
  68. Igor Elortza
  69. Iker Lauroba Alonso
  70. Imanol Epelde Pagola
  71. Iñaki Carretero
  72. Iñaki Lasa
  73. Iñaki Martinez de Luna
  74. Iñigo Aranbarri Alberdi
  75. Inigo Etxezarreta
  76. Iraitz Perez de Goldarazena
  77. Irantzu Lekue
  78. Irati Anda
  79. Irati Iciar
  80. Irene Intxausti
  81. Irune Zabaleta
  82. Itziar Rekalde
  83. Itziar Uriarte
  84. Jaione Agirre
  85. Jasone Mendizabal
  86. Jon Gondra
  87. Joanmari Larrarte
  88. Jon Basaguren
  89. Jorge Gonzalez
  90. Jose Luis Otamendi
  91. Joseba Sarrionandia
  92. Josu Sanchez
  93. Josu Zabala Ajuriagerra
  94. Josune Vz. de Mendizabal
  95. Joxemari Sors
  96. Karmele Jaio
  97. Katixa Agirre 
  98. Kike Amonarriz 
  99. Koldo Zuazo
  100. Libe Garcia Cortazar 
  101. Lorea Agirre
  102. Luis Maria Pascual
  103. Maialen Akizu Bidegain
  104. Manex Agirre 
  105. Manex Fuchs
  106. Manuel Moreno
  107. Maria Rivero Campo
  108. Miguel Alfredo Hernandez
  109. Mikel Albisu Iriarte
  110. Mikel Ayerbe
  111. Mikel Ayllon
  112. Mikel Inuntziaga Azkueta
  113. Mikel Irizar
  114. Mikel Martinez
  115. Mikel Telleria
  116. Mikel Urdangarin
  117. Miren Larrion
  118. Naroa Cuesta
  119. Nekane Artola Labordeta
  120. Oier Guillan Bermudez
  121. Oihana Bartra
  122. Oihane Perea
  123. Oskar Garcia de Bikuña
  124. Patxi Salaberri
  125. Patxi Zubizarreta
  126. Paul Bilbao
  127. Peru Abarrategi
  128. Rober Gutierrez
  129. Ruben Sanchez
  130. Unai Hernandez
  131. Unai Iturriaga Zugaza-Artaza
  132. Uxue Alberdi Estibaritz
  133. Xabier Aranbarri
  134. Xabier Gainzarain
  135. Xabier San Sebastian Inda
  136. Ximun Fuchs

Eskaera honi atxikimenduak jasotzen jarraitzeko asmoa egonda, adierazpenarekin bat egiten duen edonork eskaera sinatzeko aukera ere izango da datozen egunotan, jarraian jasotako galdetegiaren bitartez.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago