Istiluak Martxoaren 3ko manifestazioan

Erredakzioa 2024ko mar. 3a, 14:30

Martxoaren 3ko mobilizazioaren azken txanpan, istiluak hasi dira Bake kalean, Dendaraba eta Corte Ingles artean.

13:00ak aldera, Ertzaintzak manifestarien aurka kargatu du, eta, Segurtasun Sailak baieztatu duenez, lau pertsona atxilotu egin ditu, merkataritza guneari zein ertzainei objektuak jaurtitzea leporatuta. Horrez gain, Segurtasun Sailaren arabera, zazpi ertzain zauritu dira.

Jendetza sakabanatu eta bi talde nagusitan banatu da, kalean gora eta kalean behera. Istiluak hainbat minutuz luzatu dira, eta, ALEAk bertatik bertara baieztatu ahal izan duenez, Ertzaintzak foam jaurtigaiak erabili ditu. Kargen ondorioz, zenbait pertsona zauritu dira. 13:12ak aldera amaitu dira istiluak, eta sakabanatutako taldeak Foru Plazara hurbiltzen hasi dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago