Atzotik hasita eta hilaren 24ra arte Gasteiz Hobetuz ekimenean parte ahalko dute 16 urtetik gorako gasteiztarrek. Jasotako proposamenen artean udal teknikariek "bideragarritzat" jo dituzten 84 proposamenen artean bozkatu ahalko dute herritarrek.
Pertsona bakoitzak hiru proposamen aukeratu beharko ditu. Botoa aurrez aurre (besteak beste, gizarte etxeetan zein Juncal Ballestin eta Loma Jeneralaren plazetan jarritako bi informazio puntuetan), internet bitartez edo telefonoz (010 edo 945161100) emateko aukera egongo da.
Boto gehien lortzen dituzten proiektuak 2024 eta 2025 artean gauzatuko dituztela dio udalak; horretarako, hiru milioi euroko aurrekontua utzi dute.
Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Miren Fernandez de Landaren hitzetan, "proposamen on ugari daude, eta orain hiru aukeratu beharko ditugu. Zenbat eta lagun gehiagok eman botoa, orduan eta babes handiagoa izango dute azkenean praktikara eramandako ekimenek".