2024/03/16 12:00-14:00

Gauekoak | 4pArTE: 4 emakumeren istorioak

Gauekoak | 4pArTE: 4 emakumeren istorioak
LABE Gazte Laborategia, Gasteiz

Lau parte, aparte edo lau ate. Instalazio artistiko honetan aurkituko dituzuen lau ateek ere, ipuinek askotan egiten duten bezala, jolastera, sentitzera, beste emakumeen azalean jartzera eta imajinatzera eramango gaituzte. Gure gorputza eta mundua atearen kanpoaldean utzi, eta protagonisten azalean eta bizipenetan murgilduko gara, atearen bestaldera bidaiatuz.

Lau ate horietan emakumeen lau istorio egongo dira entzungai; lau momentu konkretu, lau bizipen, sentsazio edo lau erabaki. Momentu batean bizitzan leiho bat edo ate bat irekiko balitz bezala planteatuta daude emakumeen egoerak. Momentu horietan murgildu, sartu edo horietatik ateratzeko aukerak zabalduz.

Ez izan zalantzarik, atea ireki, kaskoak jarri, play sakatu eta begiak itxi... Istorioa hastear dago!

*Instalazioaren inaugurazioa eta aurkezpena martxoaren 16an egingo da, eta Labe Gazte Laborategian egongo da ikusgai apirilaren 13ra arte.

Izen-ematerik gabeko jarduera.

Informazio gehiago:
vitoria-gasteiz.org/gauekoak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago