Hegazti-janlekuak inguruko hegaztiak elikatzeko aukera ematen diguten egiturak dira, eta, horrela, hegaztien biziraupena hobetzen laguntzen digute. Espezie asko erakartzen dituztenez hegaztien behaketaz eta identifikazioaz gozatzea errazten dute. Tailer honetan hegaztien janlekuen abantailei buruz hitz egingo da eta parte hartzaile bakoitzak birziklatutako edota berrerabilitako materialarekin berea eraikiko du. Emailea: Olatz Aizpurua - Aranzadi Zientzia Elkartea. Haurrak. 8 eta 14 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagunduta.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.