2024/01/18 19:00 - 20:00

AURKEZPENA

'Zirriborroak eta gero', Karmele Jaio eta Iban Zaldua

'Zirriborroak eta gero', Karmele Jaio eta Iban Zaldua
Zuloa irudia, Hedegile kalea 21, Gasteiz

Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Zirriborroak eta gero proiektuak hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucia Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damian Miravete, Belen Gopegi, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta. Arabako Azala kreazio-espazioaren gonbidapen batetik abiatuta eta irudimenaren botere bereziaren indarrez, kontakizun bana eraiki zuten hamar idazle horiek, zenbait alternatiba sozial, kultural, afektibo, feminista eta dekolonialetan oinarrituz, argitara ekarri nahian natura-, giza eta teknologia-baliabideekin daukagun harremana kudeatzeko beste modu batzuk. Fikzioa ez da gizartearen aurkako zerbait, baizik eta haren isla; horregatik, funtsezkoa da. Iban Zaldua eta Karmele Jaio izango dira aurkezpenean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago