Jaiotzazaleek munduko jaiotzarik ederrenen artean kokatzen dute Florida parkeko jaiotza monumentala, eta, zalantzarik gabe, Gabonetako erakargarri nagusietakoa da Gasteizen. Igeltsuz (1962-1974), egurrez (1980-1985) eta poliesterrez eta beira-zuntzez (1985etik aurrera) egindako 100 pieza baino gehiago ditu, eta urtero pieza berriren bat gehiago batzen da puzzlera. Aurten, herrixkan, oihalen salmenta postu berri bat jarri dute; emakume baserritarraren irudi zaharra berreskuratu dute, eta postu berriko saltzaile bilakatu dute. Haitzuloaren barruan, misterioaren alboan hiru irudi berri dira, gainera: mutiko eta neskato artzain bana eta ahuntz bat. Aurelio Rivasek egin zituen guztiak, 1985ean. Haitzuloa 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 21:30era bisitatu daiteke, eta gainerakoa modu librean. Argazkiak: JUANMA GALLEGO / ALEA