San Martingo Etengabeko Arreta Gunea berriz zabaltzeko eskatu dute

Erredakzioa 2023ko azaroaren 3a

Elkarretaratzea egin dute San Martingo osasun zentroaren aurrean. Argazkia: OSASUN PUBLIKOA AURRERA

Elkarretaratzea egin dute ostegunean, eta bertan salatu dute hiriburuan osasun arretaren kalitatea "okerrera" egin duela

Osasun Publikoa Aurrera herri plataformak deituta, Gasteizko San Martin auzoko osasun zentroan, Etengabeko Arreta Gunea (EAG) berriro irekitzeko eskatu dute ostegun honetan, kontzentrazio batean. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak duela lau urte itxi zuen gune hori, eta Gasteizen etengabeko arreta puntu bakar bat utzi zuen. Plataformaren arabera, EAG bakar bat ez da nahikoa hiriburuan dauden beharrak asetzeko. "Erabakiak gure hiriko osasun arreta okerrera egitea eragin du, Olagibelen dagoen EAG eta Txagorritxu ospitaleko larrialdi zerbitzua gehiago kargatuz".
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago