Udan zehar egindako bidaiak zein bizitako esperientziak argazkien eta hitzen bidez kontatzea izan du oinarri Oporklik! udako argazki lehiaketak. Irailaren 17ra arte, 39 lan jaso zituen Gauekoak programak eta ALEAk elkarlanean antolatutako lehiaketaren 2023ko edizioak, proposatutako bi kategorietan.
Antolatzaileon partetik, eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei gurekin haien oporrak irudi bitartez partekatzeagatik, eta bestelako ekimenetan ere gurekin bat egitera animatzen ditugu.
Bozkatzeko epea agortuta, guztira lau irabazle ditu lehiaketak; bi testuz lagundutako argazki sortetan eta beste bi argazki bakarreko kategorietan:
- Bost argazki + azalpen testua, epaimahaiaren erabakiz:
- Zenbat bidaia, hainbat bisaia - Elixabet San Sebastian | SARIA: Nekatur landetxe batean bi gau (gosaria barne) + La Leze Arroilaren jaitsiera.
- Harriak - Munia Etxaniz | SARIA: Nekatur landetxe batean bi gau (gosaria barne) + La Leze Arroilaren jaitsiera.
- Zenbat bidaia, hainbat bisaia - Elixabet San Sebastian | SARIA: Nekatur landetxe batean bi gau (gosaria barne) + La Leze Arroilaren jaitsiera.
- Argazki bakarra; boto gehien lortu dituzten lehenengo bi argazkiak:
- Ponpatik at - Irene Goitia | SARIA: Parral Tabernan bi pertsonentzako bazkaria + Errigorako Saskia.
- Aiba euli bat! - Iradi Perez de Arrilucea | SARIA: Parral Tabernan bi pertsonentzako bazkaria + Bio Nekazaritzako otarra.
- Ponpatik at - Irene Goitia | SARIA: Parral Tabernan bi pertsonentzako bazkaria + Errigorako Saskia.
Erakusketa
Aurreko edizioetan bezala, Oporklik! lehiaketa ere erakusketa batekin borobildu da. Inaugurazio ekitaldia eta sari banaketa urriaren 20an, 19:00etan, Gasteizko Falerina tabernan izan da, argazki sarituen aurkezpenarekin eta sari banaketarekin, luntx goxo batekin lagunduta. Erakusketa azaroaren 5era arte izango da ikusgai; argazki irabazleez gain, lehiaketara aurkeztutako lan guztiak topatu ahal izango dira bertan.
IRABAZLEEN LANAK
ZENBAT BIDAIA, HAINBAT BISAIA - Elixabet San Sebastian
HARRIAK - Munia Etxaniz
Ponpatik at - Irene Goitia

Aiba euli bat! - Iradi Perez de Arrilucea

Beste lan guztiak
![]() |
![]() |



