2023/10/25 18:00 - 19:30

FAMILIA JARDUERA

Ilustrazio tailer familiarra, Usue Egiaren eskutik

Ilustrazio tailer familiarra, Usue Egiaren eskutik
Pilarreko GEko familia liburutegia, Gasteiz

Usue Egia ilustratzaileak bakoitzak bere burua ezagutzeko eta ilustrazioaren bidez esploratzeko ariketa bat egitea proposatzen digu tailer honetan. Sormenaren eta introspekzioaren bidez, bakoitzaren barne-alderdiak landuko ditugu, guk dagoeneko ezagutzen ditugun horiek ….edo agian oraindik ezagutzen ez ditugunak. Ilustrazio-teknika desberdinen bidez, helburua da familian lan egitea eta marrazkietan eta ilustrazioetan landutakoa islatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago