Zabalgana BHI ikastetxeko Batxilergoko 1.A klaseko ikasleak Gazako herria pairatzen ari den genozidioaren aurkako Elkartasun Eguna prestatzen dabiltza. Ostiralean, urriaren 20an, 10:00etatik aurrera, pintxo solidarioa egingo dute institutuko patioan.
Zereginen Ikaskuntza Gelako (ZIG) gelako ikasleak arduratuko dira pintxoak prestatzeaz, eta ekimenean bildutako dirua Gazako Al Awda ospitalera bidaliko dute, Paz Con Dignidad GKEaren bidez.
Nahi duen pertsona oro gonbidatu dute parte hartzera."Ikasle, irakasle eta familiak gonbidatuta zaudete ekimenean parte hartzera. Patiora hurbildu eta pintxoak erosteko aukera egongo da, eta, ondoren, argazki bat aterako dugu", azaldu dute.