2023/10/17 18:30 - 19:30

AURKEZPENA

HEI EKITALDIAK: Aiora Zabala. Natura gure esku

HEI EKITALDIAK: Aiora Zabala. Natura gure esku
Landatxo gizarte etxea (1. askotarako gela), Gasteiz

Gizakiaren eta ingurumenaren arteko harremanei buruzkoa da solasaldi hau, izenburu bereko liburuaren hariraz. Natura (eta klima) krisialdiei aurre egiteko ahalmena denon esku dagoela erakusten du. Solasaldian, bizipen pertsonalak, gaurkotasun osoko gertakizunak eta giza eta ingurumen zientzia ikerketa lanetatik ikasitakoa tartekatzen dira. Haiek baliagarriak dira erabakiak hartzeko: ingurumenarentzat (eta guretzat) onuragarriak diren erabakiak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago