2023/10/07 17:30 - 18:30

AURKEZPENA

Go!azen hitzaldira

Go!azen hitzaldira
Felix Petite antzokia, Gasteiz

Aktoreak, abeslariak, kirolariak eta sare sozialetan agertzen diren beste pertsona ospetsu batzuk erreferente bihurtzen dira, haiekin identifikatzen gara eta horrek jakin-mina eragiten digu, baina zaila da horiek zintzoki ezagutzea, iragazkirik edo publizitate-markarik gabe.

Go!azen hitzaldira Go!azen telesaileko 3 protagonistarekin egindako topaketa da, interesatzen zaizuen edozein gairi buruz galdetzeko aukera: ospea, ikasketak, sare sozialak, bullyinga, etab.

Jarduera hau Haurren Elkarguneak eskatuta sortu da, eta Hobetuz Txikiri esker gauzatu da.

Aurkezlea: Gift Enobakhare Gazteria Zerbitzuak lagunduta. Gift Enobakhare Haur eta Nerabeen Elkarguneko ordezkaria da Kalimba Elkartearen aldetik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago