Zuhaitzak ezinbesteko elementuak dira gure paisaietan eta gure bizitzetan; izan ere, nork imajina lezake zuhaitzik gabeko mundu bat? Olarizuko Lorategi Botanikoak eskaintzen dituen aukerak baliatuz, gymkhana honetan txikienek, beren familiekin batera, Europa iparraldetik hegoaldera zeharkatuko dute, bertako basoak ezagutu eta kontinenteko eremu klimatiko eta geografiko bakoitzeko zuhaitz garrantzitsuenak bereizten ikasiz. Emailea: Anabel Fabra. Haurrak. 5 eta 10 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagunduta
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.