Michelingo Gasteizko langileek ezezkoa eman diote hitzarmen proposamenari

Erredakzioa 2023ko eka. 16a, 17:16

Michelingo langileak grebaren osteko manifestazioan. Argazkia: MIKEL BURUAGA/ALEA

Langileen %89k parte hartu du erreferendumean, eta emaitza aurkako 2.006 botokoa eta aldeko 1.093koa izan da.

Michelinen Gasteizko lantegiko langileek ezezko botoa eman diote zuzendaritzak egindako hitzarmen eskaintzari, botoen %65ekin. Plantillaren % 89k parte hartu du bozketan, eta emaitza aurkako 2.006 botokoa eta aldeko 1.093koa izan da.

Gasteizen ez ezik, Gaztela-Leongo Aranda de Dueroko eta Valladolideko lantegietan ere egin dute erreferenduma, baina kasu honetan, Valladolidek eta Burgosek baiezkoaren aldeko apustua egin dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago