Hegaztien behaketa familiarekin Salburuan jarduera 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat da, familiarekin euskeraz parte hartzeko. Hezeguneetara bisita egingo da.
Udaberria da sasoirik egokiena txoriak behatzeko. Izan ere, garai honetako txioak eta portaerak behatzaile oro liluratzeko modukoak dira. Salburuko hezegunean barrena, hegazti horien euskerazko izenak eta ohiturak ikasiko ditugu, formak deskribatzeko hiztegia, koloreak, hegaztien toponimia, kantuak, eta abar. Emailea: Fauneando.
Informazio gehiago: https://www.vitoria-gasteiz.org
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.