Azken asteetan, poliziaren jardunak Gasteizko Alde Zaharreko bizilagun eta eragileen haserrea piztu du. Alde batetik, apirilaren 28an, Ertzaintzak 22 urteko gazte bat atxilotu zuen Santo Domingo kalean, Aldabe inguruan izandako liskarren ondorioz poliziaren presentzia areagotu den testuinguruan; gaztea Los gemelos okindegiko okina zen, une horretan lanean zegoen, eta bere familiak Ertzaintzaren "kolpeak" eta "bortizkeria" salatu zituen. Bestetik, apirilaren 29an, Udaltzaingoak soinu teknikaria atxilotu zuen Gaztetxearen urteurreneko jaialdian.
Auzoan arnasten den giroa dela eta, "gehiegikeria poliziala" salatzeko manifestazioa deitu dute auzoko hainbat eragilek, ostiral honetan, maiatzaren 19an, 19:00etan Gasteizko Gaztetxetik Andre Maria Zuriaren plazaraino, Auzokideen elkartasuna poliziaren gehiegikerien aurrean! Elkartasuna Yaser eta Gaztetxearekin! lelopean. Aipatutako bi gertakariak ez ezik, "hirian eta Alde Zaharrean poliziaren presentzia areagotu" izana salatuko dute, besteak beste.
Hainbat eragilek bat egin dute mobilizazioarekin, eta zerrenda zabaltzen jarraitzea espero dute antolatzaileek:
- Adurtzako Gazte Asanblada
- Ariznabarra Berpiztu
- ASME. Mauritania Euskadi Kultur Elkartea
- Auzoan Bizi Etxebizitza Sarea
- Batuta Elkarlaguntza Sarea
- Ernai Gasteiz
- Errekaleor Bizirik!
- Errota Anitza
- Errota Zaharra Auzo Elkartea
- Gasteiz Txiki Auzo Elkartea
- Gasteizen, Inor Ez Etxerik Gabe
- Gasteizko Askapena
- Gasteizko GKS
- Gasteizko Mugimendu Feminista
- Gasteizkoak
- Gaztetxea
- Herrizoma Elikadura Sarea
- Jardun Koordinadora
- Judimendiko Gazte Asanblada
- Kontseilu Sozialista Gasteiz
- Kutxiko Taskeroak
- Ongi Etorri Errefuxiatuak Gasteiz
- SOS Racismo
- SUmendi Espazioa
- Txapa Ahotsa
- Zaharraz Harro
- ZAPateneo
KARTELA