Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zein soinu izango lukeen marrazki edo eskultura batek? Zer sonoritatek adieraziko luke hobeto haizea edo euria? Nola deskribatuko zenuke musikarekin mugimendu bat? Lerro bat, marrazki bat? Sentimendu bat? Begirada bat? Kontzertu honetan, Euskadiko Orkestrako musikariek galdera horiei musikarekin jolastuz erantzuteko erronka izango dute, gure publiko gaztearen proposamenak eta gaurkotasun handiko errepertorioa oinarri hartuta. Pantaila batekin,ordenagailu batekin eta musika-teknologia aurreratuenarekin, interpreteek eta ikus-entzuleek musika-konposizioaren sekretuak ezagutzeko jolasa partekatuko dugu. Haurrak. 6 urtetik aurrera . Informazio gehiago eta izen emateak: https://labur.eus/bDHNV
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.