2023/04/16 18:30 - 19:30

HAURRENTZAKO EKINTZA

Kontukontzertua: musika eta ipuinak uztartzen dituen haurrentzako ikuskizuna

Kontukontzertua: musika eta ipuinak uztartzen dituen haurrentzako ikuskizuna
Goiuri jauregia, Gasteiz

Kontuak, ipuinak eta musika inspirazio izanik sortutako ikuskizuna. Marianok, eskenatokian sakabanaturik, instrumentu anitz eta bereziak izango ditu. Kontrabaxua, ukelelea, indiarren txirula, darbuka, melodika, soinuak egiten dituzten tramankuluak eta maleta eta latez eginiko bateria ere bai! Nerea bere ahots, gorputz eta objektu adierazmenarekin arituko da. Ipuinen jatorri eta sonoritateak eraman ditu Nerea eta Mariano rap, cumbia edota rock & roll bidez kantatzera kontuak. Abestiak eta istorioak tartekatzen dituen ikuskizun honetan ikusleari poliki-poliki sartu eta abesten eta parte hartzen bukatzeko aukera ematen zaio.

Informazio gehiago eta izen emateak: https://labur.eus/bDHNV

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago