Euskaltzaindiak Gasteizko udaletxean egin du martxoko osoko bilkura, eta, bide batez, Euskararen Akademiak aintzatetsi nahi izan du Gorka Urtaran hiriko alkateak "urteetan euskararen eta euskal kulturaren alde eginiko lan arduratsua". Beraz, osoko bilkura amaitu ostean, Euskaltzaindiaren Ikurra jaso du Urtaranek, Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik.
"Gorka Urtaranek ardura handia erakutsi du euskara eta euskal kulturarekin, eta, horrekin batera, sentsibilitatea eta konpromisoa. Azken urteotan, bidelagun leiala izan du Euskaltzaindiak Gasteizko Udalean, eta hori ere eskertu nahi izan diogu", adierazi du Urrutiak.