2023/03/29 18:00 - 20:00

AURKEZPENA

Aztikerren 2022ko ikerketaren datuen aurkezpena. Arabako Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoa

Aztikerren 2022ko ikerketaren datuen aurkezpena. Arabako Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoa
Montehermoso jauregia, Gasteiz

Aurkezpen honetan Aztiker Soziologia Ikerguneak Arabako Foru Aldundiaren eskariz egindako ikerketaren emaitzak emango dira. Araban Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoaren ebaluaziorako egindako ikerketa lan honetan jasotako datuak aztertuko ditugu. Planaren ebaluazioaz arituko gara, bere azpiardatzetan aipatzen diren esparruetako euskararen erabilerari eta presentziari buruzko datuak kontuan hartuta. Hartara, hurrengo planean kontuan hartu beharreko informazio esanguratsua eskuratzen saiatuko gara. Helburu horri erantzuteko, Arabako herritarren euskara ezagutza, erabilera eta hizkuntza honekiko iritzia xehe ulertzeko asmoz Aztikerrek 2022ko udazkenean egindako ikerketa izango dugu hizpide.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide