Cira Crespo idazle eta auzoko bizilagunaren azken liburuaren aurkezpena antolatu du Sarburu Kultur Elkarteak. Gerturatu auzo elkartera seme-alabekin (edo bakarrik, nahi bezala / zortzi urtetik gorakoentzat izan liteke egokia) eta idazlearekin solasalditxoa izan eta pasarteren baten irakurketan parte hartzeko aukera izango duzue. Gainera, aurkezpen hau GERTUKOAK GERTU, emakume idazleei buruzko zikloaren lehen saioa izango da.
Anima zaitezte eta ez huts egin "Euskal Herriko 40 emakume: egon ginen, izan ginen" liburuaren aurkezpenera!