2023/02/17 19:00

ANTZERKIA

Gauekoak | 'Udaberri azidoa' antzezlana

Gauekoak | 'Udaberri azidoa' antzezlana
Aldabe Gizarte Etxea, Gasteiz

Udaberria heldu da! Erli pozaren pozaz dator berria ematera, baina Pinpilin, bere lagunik onena, eraldatu berri da eta ez dago txip berean. Antzezlan honetan, bi intsektuak lorez lore ibiliko dira mundua deskubritzen; edo akaso bizitzaren zentzuaren bila? Umeentzako jolasa zirudiena serio jarriko da, barre algaraz bada ere. Drogak, laguntasuna, erantzukizunak eta zalantzak, borrokaren beharra, sexua eta ezinbesteko heriotza. Bizitza egun bakar batekoa denean, dena da garrantzitsua.

Les Bobé Bobé antzerki taldeak aurkeztutako antzezlana.

Gonbidapenak: https://entradium.com/es/events/udaberri-azidoa-les-bobe-bobe

Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide