Kantari

Azken egunak Kantari ikuskizunean izena emateko

Kantari 2023ko urt. 13a, 08:00

Kantari ikuskizunaren aurreko edizio bat. ALEA

Martxoaren 18an eta 19an Kantari ikuskizunean parte hartu nahi duten taldeek urtarrilaren 15era arte dute online izena emateko aukera.

Ohiko datak aldatu ostean, Kantari ikuskizunaren edizio berria 2023ko udaberrian ospatuko da. Aurreko edizioetan bezala, parte hartu nahi duten gazteek, gelakideekin batera, lau eta bost lagun bitarteko taldeak osatu beharko dituzte eta galdetegi bidez izena eman.

Hasiera batean, izena emateko epea Gabonen aurretik ixteko asmoa izan arren, azken orduko partaidetza kopuru altua eta jasotako zalantza ugariak ikusita, Kantari ikuskizuneko antolatzaileek izen-emate epea luzatzea erabaki dute. Horrenbestez, datuen bilketa behar bezala egin ahal izateko, urtarrilaren 15era arte izango da zabalik izen-ematea. Gainera,  antolatzaileek gogorarazi nahi izan dute taldeak behar bezala osatu ahal izateko taldekide guztiek bete beharko dutela galdetegia. 

Partaide kopuruaren arabera, eta beharrezkoa bada, zozketa egingo da izena ematen duten guztien artean. Horren ostean, abestien banaketa egingo da eta talde bakoitzari egokitutako kanta jakinaraziko zaio. Hortik aurrera, parte-hartzaileek martxora arteko tartea izango dute abestiak ikasi, koreografia prestatu eta nahi adina entseatzeko.

Azkenik, Kantari 2023ko martxoaren 18an eta 19an ospatuko da, eta, aldez aurretik, martxoaren 11n eta 12an entsegu orokorra egingo da Vital Fundazioaren Dendarabako aretoan.

Zalantzak argitu edota informazio osagarria eskuratzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke honako kanalen bidez:

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago