2023/01/02 18:00 - 19:00

HAURRENTZAKO EKINTZA

Txotxongilo ikuskizuna eta itzal antzerkia: 'Niararen bidaia', Patata Tropikala

Txotxongilo ikuskizuna eta itzal antzerkia: 'Niararen bidaia', Patata Tropikala
Hegoalde gizarte etxea (Jesus Ibañez de Matauko antzokia)., Gasteiz

Antzerkia, txotongiloak eta itzalak tartekatzen dituen ikuskizun bat aurkezten dugu. KLIMA ALDAKETAK naturan duen eraginaz hitz egin nahi dugu. Niarak sekulako bidaia egin beharko du Yemanya bilatzeko. Bidaia horretan hainbat abentura biziko ditu. Oihan handia ezagutuko du, baina han ez du ikusiko bere amonak kontatu ziona, zuhaitz gutxi geratzen baitira Oihan handian. Adina: 4-10 urte.

Era berean, basamortuko beroa eta hirien egoera ere ezagutuko ditu. Niara arazo hori konpontzen saiatuko da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago