2022/12/27 18:00 - 19:00

HAURRENTZAKO EKINTZA

Pailazo eta zirku ikuskizuna: 'Ingurugiroa zaindu', Potxin eta Patxin

Pailazo eta zirku ikuskizuna: 'Ingurugiroa zaindu', Potxin eta Patxin
Hegoalde gizarte etxea (Jesus Ibañez de Matauko antzokia)., Gasteiz

Potxin eta Patxin artistek antzerki, mimo, malabare, joko eta elkarrizketaren bitartez, bizitzaren ohitura onei buruzko informazioa emango digute, eta hausnartzera gonbidatuko gaituzte: mugikortasunaz, eskolara joateko erabiltzen ditugun bitartekoez, uraren garrantziaz eta erabilera egokiaz, birziklatzeaz, hondakinak bereizteaz, elikadura osasungarriaz, bide-hezkuntzaz... Azken batean, jaikitzen garenetik oheratzen garenera arte, portaera berriak praktikan jartzen lagunduko digute: gutxiago kutsatuz, gutxiago zikinduz, ingurunea zainduz… Adina: 4-10 urte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago