Nerbioen kolapsotik gertu dagoen gizon batek hiri zaratatsuan duen etxebizitza uztea eta mendietan galduta dagoen baserri batera joatea erabaki du. Bertan, hainbeste irrikatzen duen barne-bakea aurkitzea espero du, baina baserria ez da dirudien bezain lasaia. Bertan, izaki arraro batzuk bizi dira, beren etxea utzi nahi ez dutenak, eta Plast jaunaren aurkako borrokan murgilduko direnak; "Plast and Company" enpresaren jabeak beren etxea plastiko higuingarriz bete baitu. Adina: 4-10 urte.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.