Euskararen Eguna

Hamaika hitzordu Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Erredakzioa 2022ko abe. 2a, 18:00

Hogei ekitaldi baino gehiago izango dira, Udalaren eta eragile euskaltzaleen eskutik. / ALEA

Abenduaren 3an, GEU Elkarteak batukada, Patata minak antzezlana eta euskararen argiaren piztea eskainiko ditu. Gainera, Udalak eta eragile euskaltzaleek askotariko jarduerak antolatu dituzte egunotan.

Urtero bezala, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. 1949. urtean sortu eta 1995. urtean ofizialki ezarri zuten Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak. Aurten ere, Covid-19aren pandemiak eragindako murrizketak atzean utzita, erabateko normaltasunera itzuliko da ospakizuna.

Hortaz, GEU Elkarteak, Gasteizko Udalak eta bestelako eragileek dozenaka hitzordu iragarri dituzte jada Euskararen Egunerako, baita inguruko egunetarako:

GEU Elkartea

Gasteizko hitzordu nagusia GEU Elkartearen ohiko ekitaldia izango da, larunbatean, hilaren 3an. Aurten, kalejira, antzerkia eta kandelen pizketa uztartuko dituzte hiriko erdialdean.

18:00etan, Arka plazatik abiatuko da Kumbalaye konpainiaren batukada-kalejira. Ospakizunarekin jarraitzeko, 18:30ean ALEAk ekoitzitako Patata minak antzezlana izango da Andre Maria Zuriaren plazan, Ane Gebarak eta Aitor Vinagretek gasteiztarren irribarrea piztu dezaten. Azkenik, iluntzearekin batera, 19:00ean euskararen argia pizteari ekingo diote, Euskarak 365 egun dituela aldarrikatzeko.

Iaz bezala, ekitaldiaren jasangarritasun ekologikoa bermatze aldera, argitxoak eta kandelak bateratuz osatuko dute leloa: "Etxeko txikiek, beti bezala, aukera izango dute kandelak pizteko eta mosaikoa osatzeko".

 

Beste ekitaldiak

Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, azaroaren amaieran eta abenduan zehar, hogei bat ekitaldi antolatu dituzte Gasteizko Udalak, gizarte etxeen sareak, udal liburutegien sareak, Gauekoak programak, Principal Antzokiak eta Euskara Zerbitzuak, kolektibo eta eragile euskaltzaleen eskutik. Besteak beste, GEU Elkarteak, Euskaraldiak, Zabalgana Euskara Taldeak (auzoan Euskararen Astea antolatuz), Arabako Bertsozale Elkarteak, Arabako ALEAk eta Mendibea Zabalganeko guraso elkarteak parte hartu dute programazioaren diseinuan:

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago