Gasteizko Euskaraldia aurrera doa, kulturaz lepo

Erredakzioa 2022ko aza. 25a, 13:00

Anari, Aritz Ibarra, Julen Axpe eta Entzi & Otsoa. / ALEA

Azaroaren 24tik abenduaren 2ra bitartean, hamaika jarduera zein ekitaldi antolatu dituzte Euskaraldia batzordeek Gasteizko auzoetan.

Hitzez ekiteko garaia da, hilaren 18tik. Hizkuntza ohiturak eraldatzeko Euskaraldia ariketa sozialean murgilduta gaude, eta, gainera, Euskararen Eguna ospatuko dugu laster, abenduaren 3an. Hori guztia gutxi balitz, egun horren bueltan Euskararen Astea antolatu dute Arabako txoko ugaritan. Euskararen Agenda kudeatzen duen lankidea hitzordu guztiak zabaltzeko ahalegin basatian murgilduta dabil; doakio hemendik lantalde osoaren besarkadarik estuena.

Gasteizko Euskaraldiak, hiriko eragile zein auzoetako batzordeekin batera, egitarau zabala prestatu du egun hauetan euskarazko kultura lau haizeetara zabaltzeko. Oraingoz ez da behin betiko egitaraua, eta hitzordu berriak lotu ahala eguneratzen joango dira GEU Elkartearen webgunean. Hala ere, orain arte iragarritako deialdi guztiak hemen dituzue:

  • Azaroak 24, osteguna: Kantu afari autogetionatua, 20:00etan Errekaleorren
  • Azaroak 26, larunbata: Entzi & Otsoaren kontzertua, 21:30ean Hala Bedi Tabernan
  • Abenduak 27, igandea: Entzi & Otsoaren kontzertua, 13:00etan Torre de Mendoza Tabernan (Mendoza)
  • Azaroak 29, asteartea: Pantailaldia: Ainarak dokumentala, 19:30ean Florida Zinemetan
  • Azaroak 30, asteazkena: Julen Axperen bakarrizketa, 20:00etan Fournier Tabernan (Olarizu)
  • Azaroak 30, asteazkena: Aritz Ibarraren Gasteiz 1200 eleberri grafikoaren aurkezpena, 19:00etan Ignacio Aldekoa Kultur Etxean
  • Abenduak 1, osteguna: Anariren kontzertua, 19:00etan Unibertsitate Pabiloian
  • Abenduak 1, osteguna: Pantailaldia: Tximinoen Izarra filma, 18:30ean Saman (Txagorritxu)
  • Abenduak 2, ostirala: Julen Axperen bakarrizketa, 20:30ean Zadorra Tabernan (Ariznabarra). Emanaldiaren edukiera mugatua da. Izen-emateak: euskaraldiagasteiz@gmail.com helbidean edo 688 74 30 86 telefono zenbakian.
  • Abenduak 2, ostirala: Euskal Jaia, 17:00etan Abetxukuko ikastolan.

EGITARAUA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago