'Ainarak' dokumentalaren aurrestreinaldia izango da asteazkenean

Erredakzioa 2022ko aza. 22a, 12:00

Azaroaren 23an izango da ekitaldia, 19:00etan Artium Museoan. Berria eta ALEAren arteko lankidetzari esker, ALEAkideek gonbidapenak eskuratzeko aukera izango dute.

Ainarak dokumentala Maluta Filmsen lan berria da, eta Ane Etxegoien da bertako protagonista. Erronkari, Zaraitzu, Anso eta Echo ibarretako neskatilen historia berreskuratu dute dokumentalean. Ibar horietako neskatilek (Ainarek) Maulerako bidaia egiten zuten Pirinioetan barrena, 1870etik 1940 bitarte, espartin fabriketan lan egiteko. Dokumentala hainbat elkarrizketa, artxiboetako material eta testigantzekin osatzen dute, eta 2022ko azaroaren 25ean estreinatuko da, Iruñean.

Azaroaren 23an, ordea, Gasteizen, BERRIAk eta ALEAk elkarlanean antolatutako aurrestreinaldian egoteko aukera izango duzu. Artiumeko aulkietatik ezagutu ezazu gertutik Ainarek egiten zuten bidea. Goazen hegan. 

  • Eguna: azaroak 23
  • Lekua: Artium Museoa
  • Ordua: 19:00

ALEAkideen artean 10 sarrera bikoitz izango dira  zozketan, azaroaren 22a baino lehen izena ematen dutenen artean. Hemen irabazleen zerrenda:

  • Miren Larrañaga Arrizabalaga 
  • LEIRE TELLETXE KORTABARRIA 
  • Ainhoa Aizpurua Insausti
  • ANA LAFUENTE ORAA
  • Olga Agirre Gainzarain
  • Ane de la Presa Urturi 
  • Iñaki Anda Urtaran 
  • MAITE PASCUAL BAUTISTA 
  • Mikel Irisarri López 
  • Xabi Rico Iturriotz 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago