Ainarak dokumentala Maluta Filmsen lan berria da, eta Ane Etxegoien da bertako protagonista. Erronkari, Zaraitzu, Anso eta Echo ibarretako neskatilen historia berreskuratu dute dokumentalean. Ibar horietako neskatilek (Ainarek) Maulerako bidaia egiten zuten Pirinioetan barrena, 1870etik 1940 bitarte, espartin fabriketan lan egiteko. Dokumentala hainbat elkarrizketa, artxiboetako material eta testigantzekin osatzen dute, eta 2022ko azaroaren 25ean estreinatuko da, Iruñean.
Azaroaren 23an, ordea, Gasteizen, BERRIAk eta ALEAk elkarlanean antolatutako aurrestreinaldian egoteko aukera izango duzu. Artiumeko aulkietatik ezagutu ezazu gertutik Ainarek egiten zuten bidea. Goazen hegan.
ALEAkideen artean 10 sarrera bikoitz izango dira zozketan, azaroaren 22a baino lehen izena ematen dutenen artean. Azaroaren 22an bertan jakinaraziko dugu sarituen zerrenda gure webgunean.
OHARRA: Zozketan parte hartzeko, ALEAkidea izan behar zara eta webgunean saioa hasita izan behar duzu.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.
Miren Larrañaga Arrizabalaga
LEIRE TELLETXE KORTABARRIA
Ainhoa Aizpurua Insausti
ANA LAFUENTE ORAA
Olga Agirre Gainzarain
Ane de la Presa Urturi
Iñaki Anda Urtaran
MAITE PASCUAL BAUTISTA
Mikel Irisarri López
Xabi Rico Iturriotz