Arazo ugari eragin ditu haizeak Gasteizen

Erredakzioa 2022ko urr. 23a, 21:30

124 kilometro orduko haize boladak zenbatu ditu Euskalmetek, eta larrialdi zerbitzuek 302 gorabehera erregistratu dituzte Araban.

Haize bolada gogorrek eragindako arrisku egoerak artatzeko suhiltzaileek, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak abisu ugariri erantzuna eman behar izan diote egun osoan zehar. Apurtutako zuhaitzak, eroritako adarrak, haizeak eramandako edukiontziak eta beste arazo ugari eragin ditu haizeak hiriko toki ugaritan.

Guztira, haizearen ondoriozko 302 gorabeheraren berri eman dute Araban.

Erlazionatuak

Haizea, gogotik

Erredakzioa 2022 urr 24 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago