⛅ EGURALDIA

Haizea, gogotik

Erredakzioa 2022ko urr. 24a, 08:32

Datozen orduetan mantenduko da horrenbeste kalapita eragin dituen haize indartsua. Baso sute arriskua dela eta, alerta horia eman du Euskalmetek.

Erdi eta goi mailako hodeiak izango ditugu gaurkoan, zerua tarteka estalita utzita. Bestetik, asteburuan kalte ugari eragin dituen haizea gogor mantenduko da, hego-mendebaldetik, batez ere egunaren lehen partean. Arratsalderako, baina, indarra galduko du, asteburuko zeharkaldiaren ostean potin bilakatzen diren transatlantikoen antzera. Euskalmetek alerta horia eman du, baso sute arriskua dela eta. Tenperaturen tartea 11 eta 17 gradu artean ibiliko da Gasteizen.  

Bihar ere hodeiak mantenduko dira, eta euriren bat bota lezake ere. Haizea gogotsu ibiliko da, hegoaldetik, batez ere eguerdi partean. Maximoek dezente egingo dute gora, tenperaturen tartea 12 gradutan hasi eta 21 gradutara iritsita. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide