2022/10/07 18:00 - 19:00

HAURRENTZAKO EKINTZA

Jakinmin, filosofia saioak haurrekin

Jakinmin, filosofia saioak haurrekin
Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz

Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte. Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? Lagun talde batekin zure iritzia partekatu nahi duzu? Besteena entzun? Elkarrizketa batean zure ideiak azaltzeko prest? Denok detektibe, ikerlari eta esatari! Pentsatzea baliogarria bezain dibertigarria delako. Bi talde:  6-8 urtekoentzat eta 9-12 urtekoentzat.

Izen-ematea: https://web.araba.eus/eu/web/araba/kultura-etxea/haurrentzako-izen-ematea

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide