2022/11/26 11:00

TAILERRA

Gauekoak | Gorputz adierazpen eta pintura tailerra

Gauekoak | Gorputz adierazpen eta pintura tailerra
BARATZA ARETOA, Gasteiz

Adi! Jolasa oso gauza serioa da eta esperientzia berri bat bizitzeko aukera eman nahi dizuegu! Gorputz adierazpenarekin eta pinturarekin modu askean jolasteko espazio bat izango da tailer hau, sentsazioz eta emozioz beterikoa. Bi diziplina artistiko hauen artean sortzen den elkarrizketaren bidez, sormen prozesu bat bizitzea izango da helburua, helmuga finkorik gabe.

Jolasa eta esplorazioa oinarri hartuta dinamika ezberdinak egingo ditugu, bakarka eta taldean eta musikaz lagunduta. Ez dago dantzan eta margotzen jakin beharrik. Gurekin jolastu nahi baduzu, etorri!

Izen-ematea (urriaren 28tik aurrera): Gauekoak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide