2022/11/18 18:00

TAILERRA

Gauekoak | Akroyoga, Moonkey Pills-en eskutik

Gauekoak | Akroyoga, Moonkey Pills-en eskutik
Landatxo Gizarte Etxea, Gasteiz

Akroyogak yogan, akrobazietan eta masajean dauzka bere oinarriak. Bikoteka edo taldeka egiten den praktika honen bitartez konfiantza, enpatia, ahalduntzea eta bestelakoak alderdi fisiko, psikiko eta emozionalen bidez lantzen dira. Akroyoga diziplina inklusibo bat da, mota guztietako pertsonek parte hartu dezakete; esperientziak, gorputz motak, adinak… axola gabe, akroyogaren praktika pertsona bakoitzari moldatzen baitzaio eta ez alderantziz.

Lau orduko tailer honetan maila guztientzako erronkak proposatuko dizkizuegu. Moonkey Pills akroyoga kartak erabiliz eta Hegoak Astindu akroyoga elkarteko irakasleen eskutik, akroyoga pose desberdinak hasieratik ikasi, edo esperientzia dutenek, sekuentziak sortzea lortuko dute. Horrela ingurukoekiko konfiantza eta norberaren sormena landuko ditugu. Eta hau dena ariketa fisikoa egin eta ondo pasatu bitartean!

Izen-ematea (urriaren 21etik aurrera): Gauekoak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago