FesTVal jaialdiak amaiera galarekin agurtu du aurtengo edizioa

Erredakzioa 2022ko ira. 12a, 12:00

Irailaren 5etik 10era bitartean Gasteiz telebistaren hiriburu bihurtu ostean, FesTVal jaialdiaren 14. edizioa larunbatean amaitu zen. Espainia eta Euskal Herriko telebistaren aurpegi ezagunenetako batzuk izan ziren Principal Antzokiko sari banaketan.

Astebetez, alfonbra laranja itzuli da Gasteizera, FesTVal telebista jaialdiarekin batera. Normaltasunera itzultzeko 14. edizioa izan da, Espainiako estatuko telebista kate eta plataforma nagusien estreinaldiekin. Besteak beste, RTVE, EITB, Atresplayer, Movistar+ eta Netflixek denboraldi berrirako nobedade nagusiak aurkeztu dituzte irailaren 5etik 10era.

Aste osoan zehar Europa Jauregian, Principal Antzokian zein Vital Fundazioa Kulturunean egindago ekitaldi zein estreinaldien ostean, larunbateko itxiera gala eta sari banaketa izan da hitzordu nagusia, antzokian. Diego Losada eta Ilaski Serrano izan dira galaren aurkezleak, eta, besteak beste, EITBren 40. urteurrena ospatu dute.

SARIAK

Honako hauek izan dira aurten banatutako sariak:

  • Joan Ramon Mainat Sariak:
    • Saber y Ganar saioa
    • Sandra Golpe
    • Xavier Sarda
  • EITB Saria: Iñaki Gabilondo kazetaria
  • Constantino Romero Saria: Carlos del Amor kazetaria
  • AISGE Fundazioa Saria: Miguel Angel Muñoz aktorea
  • FesTVal sariak:
    • Lola telesail dokumentala (Movistar+)
    • El Desafío saioa (Antena 3)
    • Benidorm Fest (RTVE)
    • Tupper Club (EITB)
    • Cardo telesaila (Atresplayer)
    • La gran consulta (RTVE)
    • Milá vs Milá saioa (Movistar+)

  • FesTVal Nuevas Ventanas Saria: Daniel Fez
  • Dirige Saria (telesailen zuzendaritza onenari): La noche más larga Netflixeko telesaila
  • Cima-FesTVal Saria (berdintasunari):
    • Irabazi arte (EITB)
    • Aipamen berezia: Dona, vosté no té res (TV3)

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide