Egitaraua

FesTVal telebista jaialdiak alfonbra laranja berreskuratu du

Erredakzioa 2022ko ira. 5a, 12:30
Besteak beste, 'Lola' telesail dokumentala sarituko dute. / Argazkia: FesTVal

Irailaren 5etik 10era bitartean, Gasteiz telebistaren hiriburu bihurtuko da, FesTVal jaialdiaren 14. edizioarekin. Dozenaka ekitaldi, estreinaldi eta sari banaketa izango dira aste osoan zehar.

Alfonbra laranja itzuli da Gasteizera, FesTVal telebista jaialdiarekin batera. Normaltasunera itzultzeko 14. edizioa izango da, Espainiako estatuko telebista kate eta plataforma nagusien estreinaldiekin. Besteak beste, RTVE, EITB, Atresplayer, Movistar+ eta Netflixek denboraldi berrirako nobedade nagusiak aurkeztuko dituzte.

Aste osoan zehar Europa Jauregian, Principal Antzokian zein Vital Fundazioa Kulturunean egingo diren ekitaldi eta estreinaldien ostean, larunbateko itxiera gala eta sari banaketa izango da hitzordu nagusia, antzokian: bertan, Saber y Ganar saioa, Sandra Golpe, Xavier Sarda (hirurei Joan Ramon Mainat Saria), Lola telesail dokumentala (Movistar+), El Desafío saioa (Antena 3), Benidorm Fest (RTVE), Tupper Club (EITB), Cardo telesaila (Atresplayer), La gran consulta (RTVE), Milá vs Milá saioa (Movistar+), Daniel Fez (FesTVal Nuevas Ventanas Saria), La noche más larga Netflixeko telesaila (Dirige Saria), Iñaki Gabilondo kazetaria (EITB Saria), Carlos del Amor kazetaria (Constantino Romero Saria) eta Miguel Angel Muñoz aktorea (AISGE Fundazioa Saria) izango dira sarituen artean.

EGITARAUA

  • Irailak 5, astelehena:
    • 19:30 Coliseo dokumentalaren (AMC - Canal Historia) estreinaldia, Vital Fundazioa Kulturunean.

  • Irailak 6, asteartea:
    • 19:30 Jane Goodall: La esperanza de los chimpancés dokumentalaren (AMC - Odisea) estreinaldia, Vital Fundazioa Kulturunean.
    • 22:00 ¿A quén le gusta mi follower? telebista saioaren (Netflix) estreinaldia, Principal Antzokian.

  • Irailak 7, asteazkena:
    • 19:30 Naufragoak reality showaren (EITB) estreinaldia, Principal Antzokian.
    • 19:30 El accidente de Elon Musk dokumentalaren (AMC - Break) estreinaldia, Vital Fundazioa Kulturunean.
    • 22:00 Joaquín, el novato telebista saioaren (Atresplayer) estreinaldia, Principal Antzokian.

  • Irailak 8, osteguna:
    • 19:30 El inmortal telesailaren (Movistar+) estreinaldia, Principal Antzokian.
    • 19:30 Controlling Britney Spears dokumentalaren (AMC - Crime) estreinaldia, Vital Fundazioa Kulturunean.
    • 22:00 Fuerza de paz telesailaren (RTVE) estreinaldia, Principal Antzokian.

  • Irailak 9, ostirala:
    • 19:30 Masterchef Celebrity 7 telebista saioaren (RTVE) estreinaldia, Principal Antzokian.
    • 20:00 Milá & Levy (Movistar+) zaleen ekitaldia, sare sozialetan zehaztuko den leku batean.
    • 22:00 Los Protegidos: ADN telesailaren (Atresplayer) bigarren denboraldiaren estreinaldia, Principal Antzokian.

  • Irailak 10, larunbata:
    • 10:30 Ponle freno lasterketa. Lortutako etekin guztia STOP Accidentes Euskadi prebentzio proiekturako izango da.
    • 20:00 Amaiera Gala, Principal Antzokian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide