Iñaki Añua Gasteizko Jazzaldiaren zuzendari historikoa hil da

Erredakzioa 2022ko uzt. 13a, 09:30
Iñaki Añuaren azken argazkietako bat. / Argazkia: @JavierAnua

Bart gauean Covid-19ak jota hil da Iñaki Añua, 40 urtez Gasteizko Jazzaldiaren zuzendari izandakoa, 79 urterekin eta jazz jaialdiaren 45. edizio betean.

Atzo bertan hasi zen Gasteizko Jazz Jaialdiaren 45. edizioa, eta albiste ezin okerrago batekin hasi da jazz festaren bigarren eguna: 79 urterekin, bart goizaldean hil da Iñaki Añua, Covid-19aren ondorioz.

Gazte gaztetatik jazz musikaren zale amorratua izateaz gain, 40 urtez Jazzaldiaren zuzendaria eta sustatzaile zein programatzaile nagusia izan zen, jaialdiaren hirugarren ediziotik 2018ra arte; orduan esan zion agur jaialdiaren lehen lerroari, txalo zaparrada handi batekin. Bere gidaritzapean, Gasteizko Jazzaldia Nazioarteko Jazz Jaialdien Erakundean sartu zen, Monterrey, Toronto eta Montreaux bezalako beste jaialdi handiekin batera.

Gasteiz Hiriko Urrezko Domina jaso zuen 2006an, hiriari nazioartean emandako proiekzioagatik. Orain, agur esan dio Gasteizko herriari, hain zuzen ere berak hiriari oparitu zion jaialdiaren erdian.

"Nire anaia Iñaki hil berri da. Jazzaldia hastear zegoenean. Bere zuzendaria izan zen 40 urtez eta Gasteiz Europako gailurrean jarri zuen. Gasteiz Hiriko Urrezko Domina. Hunkituegi nago. Hitz egingo dugu. Eskerrik asko", idatzi du bere anai Xabier Añuak sare sozialetan, goizeko 8:30ak aldera.

Erreakzioak

Erlazionatuak

Eskerrik asko, Iñaki!

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Jazzaldia 2022 uzt 13 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide