Informazioa eguneratzen ari gara. Azken eguneratzea: 22:00
Astelehen honetako 14:30ak aldera, sute bat piztu da uzta biltzeko makina batean, Mendoza kontzejuko lursail batean, Gasteiz udalerriko mendebaldeko lurretan. 16:00ak aldera sutea deskontrolatu eta Tresponde (Iruña Oka) ingurura hedatzen hasi da. Antza denez, bizilagunek suebaki bat egin dute suaren hedapena geldiarazteko asmoz, baina haizeak inguruko beste lursail batzuetara zabaldu du.
Araba eta Gasteizko suhiltzaileak bertaratu dira, sua Badaia mendilerroaren magaleko basoetara iristea eragozteko, inguruko nekazariekin elkarlanean. Bitartean, Mendoza eta Tresponde lotzen dituen A-3302 errepidea itxi behar izan dute, sutearen ondorioz.
19:00ak aldera, Arabako suhiltzaileek jakinarazi dute sutea kontrolpean dagoela, 40 hektarea inguru erre ostean. Hala ere, sua erabat itzaltzeko lanak 20:30ak arte luzatu dira. Zorionez, ez da zauriturik egon.
Egunotan Araba alerta laranjan eta bero-bolada batean murgilduta dago, eta litekeena da suteak tenperatura altuekin, hezetasun faltarekin eta haizearekin lotuta egotea. Gaurko tenperatura 35 gradutaraino iritsi da arratsaldeko lehen orduetan, eta zereal-lursailetan suteak sortzeko arriskua handia da. Nolanahi ere, sutearen nondik norakoak ikertu beharko dituzte oraindik.
Beste sute bat Garaion
18:00ak aldera, Garaion —Uribarri-Ganboa urtegitik gertu— piztutako beste sute baten berri izan dute larrialdi zerbitzuek. Bigarren sute hori are handiagoa da, eta, une honetan, Aguraingo eta Oñatiko (Gipuzkoa) suhiltzaileez gain, bi ur-hegazkin eta Arabako dotazio gehiago joan dira Mendozako sutea kontrolpean hartu ostean.
Inguruko eremua utzarazi eta Garaioko parkean arratsaldea igarotzen ari ziren ehunka pertsona desalojatu behar izan dituzte. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira.
Suteak ehun hektarea baino gehiago erre ditu. 21:00ak pasata hainbat foku piztuta zeuden oraindik, eta bulldozer makina bat dago suebakiak egiten. 21:30ak aldera, Arabako suhiltzaileek jakinarazi dute Garaioko sutea ere itzalita dagoela.
Incendio en Garaio controlado. Eskerrik asko medios aéreos de Nafarroa y Agoncillo. Bomberos Gasteiz, Bomberos Guipuzkoa, Guarderio de montes, miñones y Ertzaintza, eskerrik asko a tod@s pic.twitter.com/lYdqKkhWVv
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) July 11, 2022
Igandean, sutea Trebiñun
Astelehen honetan piztutako bi sute handiez gain, igande honetako 16:20 aldera, suhiltzaileek Taravero (Trebiñu) inguruan piztutako beste sute bat itzali behar izan zuten. Antza denez, zereal-lursail batean uzta biltzeko makina baten lanen ondorioz sortutako txinparta izan zen arrazoia.
Sutea hiru bat ordutan kontrolatzea lortu zuten suhiltzaileek, 19:00ak aldera, boluntario batzuen eta bi helikopteroren laguntzarekin. Boluntarioetako bat ospitalera eraman behar izan zuten, kea xurgatzearen ondorioz.
🔥🌳 Kontrolpean #Mendoza eta #Trespuentes (Araba) artean dagoen baso-sutea
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) July 11, 2022
🔥🌳 Controlado el incendio forestal en la zona entre #Mendoza y #Trespuentes (Araba).
🚒 @BomberosAraba pic.twitter.com/1ErWMpXsx1
🔥🌳 Sutea #Garaio-ko parkean
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) July 11, 2022
⚠️ Badaezpada, larrialdi zerbitzuak ebakuatzen ari dira
-----
🔥🌳 Incendio en el parque de #Garaio (Araba).
⚠️ Por precaución, los servicios de emergencia lo están evacuando.
🚒 @bomberosaraba pic.twitter.com/ekhfdQ4BiT
Incendio ahora mismo 16:30 entre mendoza y tespuentes.
— 𝕵𝕺𝕽𝕲𝕰🌾 (@jorgemarga) July 11, 2022
Se ven explosiones o eso parece.@BomberosAraba @Bomberos_VG avisados pic.twitter.com/W2TdRbICcs
🔥🚒Tremendo el fuego de #Mendoza .
— Garbiñe Ruiz Noriega (@Garbine_Ruiz) July 11, 2022
Esperamos atentos a que lo controlen y apaguen cuanto antes.#vitoriagasteiz pic.twitter.com/BgSwYwEMu6
Siguiendo la evolución de incendio en los alrededores de Mendoza. Los @BomberosAraba trabajando para controlarlo y los agricultores de la zona colaborando. pic.twitter.com/MRwvopaiYC
— Ramiro González (@ramirogonza) July 11, 2022
— Ramiro González (@ramirogonza) July 11, 2022
Trebiñun sute controlaría, baliabideak basera itzultzen dirá // Incendio de Treviño controlado, regresamos a las bases pic.twitter.com/SLm1DGhKUD
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) July 10, 2022