⛅ EGURALDIA

Oskarbi, eta beroa goraka

Erredakzioa 2022ko uzt. 11a, 08:29

Tenperatura altuekin jarraituko dugu datozen orduetan: Euskalmetek abisu horia eman du Arabako hegoalderako. Biharko, ohartarazpena lurralde osora zabaldu dute.

Zeru garbiak izango ditugu gaur, eta tenperaturak nahiko altu mantenduko dira: 14 gradutako minimoa espero da, eta 31 gradutako maximoa. Arabako Errioxarako abisu horia eman du Euskalmetek, bertan beroa bereziki altua izango delako. Haize ufadek giroa zertxobait freskatzen lagunduko dute: norabide aldakorrekoa izango dira, baina egunaren amaieran iparraldetik finkatuko da Eolo. Hegoaldean bero-hodei batzuk sortu daitezke ere, eta haize bolada indartsuekin batera lagunduta etor daitezke. 

Biharko, antzeko menua iragarri dute: nahiko egun eguzkitsu eta beroa izango dugu. Abisu horia lurralde osora zabalduko da, tenperatura altuengatik. 17 eta 33 gradu artekoak espero dira. Haizeak hegoaldetik joko du goizean, eta iparraldetik arratsaldean. Hegoaldean bereziki indartsu joko du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago