Errotuladorez egindako 'Gernika', Europa Jauregian ikusgai

Erredakzioa 2022ko ekainaren 20a

Horma-irudiaren aurkezpena, Europa Jauregian. / Argazkia: GASTEIZKO UDALA

Errefuxiatuen Nazioarteko Egunearen harira, 400 gasteiztar baino gehiagoren artean errotuladorez egindako Gernika artelanaren horma-irudi bat erakusgai jarri dute Europa Jauregian, modu iraunkorrean.

Picassoren Gernika ospetsuaren txokolatezko bertsioaren ostean, beste erreplika bat egin dute 400 gasteiztarrek baino gehiagok. Oraingoan errotuladorez egindako horma-irudi kolaboratibo bat da, eta Europa Jauregiko Avenida aretoan jarri dute ikusgai, gaurtik aurrera eta modu iraunkorrean.

Murala aurkeztu dute gaur Gorka Urtaran alkateak, Arantxa Ibañez de Opakua Vital Fundazioko zuzendariak, Luis Sosoaga Arabako Pastelgileen Elkarteko presidenteak eta Asun Beltran de Heredia Caype enpresako gerenteak, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta.

"Caypek bultzatutako egitasmo hark izandako emaitza polita ikusita, esperientzia kolaboratibo hori aprobetxatu nahi izan dugu modu sinbolikoan adierazteko Gasteizen bakearen eta giza eskubideen balioa defendatzen dugula, eta gerrek mina eta heriotza baino ez dituztela eragiten", adierazi du alkateak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago