Andreu Buenafuentek diseinatu du FesTVal jaialdiaren aurtengo kartela

Erredakzioa 2022ko eka. 16a, 17:30
Andreu Buenafuentek aurkeztu du jaialdiaren aurtengo irudia. / Argazkia: FesTVal

FesTVal Gasteizko Telebista Jaialdiaren 14. edizioa irailaren 5etik 11ra egingo da, eta Madrilen egin dute inaugurazio ekitaldia, baita Andreu Buenafuentek diseinatutako aurtengo kartelaren aurkezpena.

Dagoeneko aurkeztu dute FesTVal jaialdiaren aurtengo edizioaren kartel ofiziala. 2020ko Telebistako Sari Nazional Andreu Buenafuentek diseinatu du, Samanté estudioaren bidez, eta Alberto Chicoteren Puerta Sol jatetxeko terrazan (Madrilen) plazaratu dute, FesTVal jaialdia aurkezteko inaugurazio ekitaldian.

 

Inaugurazio ekitaldian 200 lagun inguru bildu ziren, telebista-kateen, ikus-entzunezko ekoizleen, sektoreko profesionalen, prentsa espezializatuaren, erakundeen eta babesleen ordezkaritza zabalarekin: besteak beste, Ion Aramendi, Diego Losada, Paloma Bloyd, Manu Sanchez, Helena Resano, Cristina Villanueva, Roberto Brasero, Santi Carbones, Jota Abril, Jalis de la Serna, Cristina Fernandez, Angel Pons, Ana Ibañez, Alberto Chicote, Antonio Pagudo, Pepe Carabias, Francine Galvez, Cristian Sanchez eta Euprepio Padula izan ziren bertan.

Aurtengo FesTVal irailaren 5etik 11ra ospatuko da, eta egoitza nagusiak Europa Jauregia eta Principal Antzokia izango dira. Bestalde, aurtengo edizioaren ardatz nagusiak telesailen eta programen ohiko estreinaldiak, profesionalentzako ikus-entzunezko eduki eta tailerrak (ProFesTVal), telebista proiektuen aurkezpenak eta FesTVal, Joan Ramon Mainat eta Constantino Romero sariak banatuko dituen Amaiera Gala izango dira, besteak beste.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide