FesTVal jaialdiak 14. edizioa ospatuko du irailaren 5etik 11ra bitartean

Erredakzioa 2022ko mar. 2a, 13:20
FesTVal telebista jaialdiaren aurreko edizio bat, Principal Antzokian. / Argazkia: FesTVal

Irailaren 5etik 11ra bitartean, FesTVal Gasteizko telebista jaialdiak kaleko jarduerak eta ohiko alfonbra laranja berreskuratuko ditu, baita estreinaldien programazio tradizionala, ProFesTVal eta itxiera gala ere.

Pandemiaren ondorioz 2020ko edizioan ezarritako muga guztiak gorabehera, FesTVal telebista jaialdiak ia 12 milioi euroko inpaktua izan zuen komunikabideetan, eta erreferentziatutako 2.100 albiste baino gehiago eragin zituen telebistan, irratian, idatzizko prentsan eta interneten, Kantar Mediak ikuskatutako azterketa baten arabera

Aurten, Covid-19aren aurkako neurri murriztaile nagusiak atzean utzita, bere XIV. edizioa ospatuko du 2009az geroztik aitzindari bihurtu den Gasteizko Telebista Jaialdiak. Irailaren 5etik 11ra bitartean, Europa Kongresu Jauregia eta Principal Antzokia izango dira egoitza nagusiak.

Osasun egoerak aukera ematen badu, kaleko jarduerak, ohiko alfonbra laranja, telesailen eta programen estreinaldien programazio tradizionala, telebista proiektuen aurkezpenak, profesionalentzako ikus-entzunezko eduki eta tailerrak biltzen dituen ProFesTVal egitasmoa eta itxiera gala berreskuratuko ditu jaialdiak. Irailaren 10ean egingo den ekitaldi nagusi horretan banatuko dira, besteak beste, FesTVal, Joan Ramon Mainat eta Constantino Romero sariak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide